Edukira joan
ES EU EN

Tailerraren baldintzak

Tailerrera joatea librea eta borondatezkoa denez, antolakuntza zein pertsona bideratzailea salbuetsita geratzen dira parte-hartzaileen esparru pertsonalari eragiten dion edozein erreklamaziotatik.

Datuak babesteko araudiaren arabera, parte-hartzaileek konpromisoa hartzen dute Irene Goikoleak emandako informazioaren konfidentzialtasun- eta ez-zabaltze-printzipioa errespetatzeko, tailerraren alde teorikoa transmititu ahal izatea eragotzi gabe.

Datuak Babesteko Legea betetzea

Datuak babesteko araudia betetzeko, jakinarazten dizugu zure datuak titulartasun pribatuko datu-base batean sartuko direla; datu-base horren arduraduna eta hartzaile bakarra Irene Goikolea da, eta datuak soil-soilik erabiliko dira berak bideratutako etorkizuneko tailer eta jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko eta, hala badagokio, egindako argazkiak bere webgunean edo bere jarduera profesionalarekin soilik lotutako beste argitalpen batzuetan argitaratzeko. Zure datuak konfidentzialak dira eta ez zaizkie inola ere hirugarrenei lagako zure aldez aurreko baimenik gabe; gutxienez hamar urtez gordeko dira, eta epe hori igarotakoan artxibatuta jarraituko dute edo, bestela, erabat ezabatuko dira.

Zure datuen tratamenduari buruzko edozein kontsulta egiteko edo datu horien gaineko eskubideak baliatzeko, mezu bat bidal dezakezu helbide honetara: info@irenegoikolea.es

Izen-ematea, ordainketa eta egonaldia

Izen-ematea tailer edo erretiro bakoitzaren fitxatik egiten da. Orain txartelaz ordain dezakezu, edo plaza gorde eta iristean ordaindu. Amalurra, Ecohotel & Retreat Center-eko ostatua eta otorduak izen-ematea osatzean jasoko duzun Amalurraren formularioaren bidez kudeatzen dira.