Edukira joan
ES EU EN

Lege-oharra

Webgune honen titulartasuna

Webgunea: www.irenegoikolea.es domeinua
Titulartasuna: Irene Goikolea Uriarte
Helbidea: La Reneja auzoa 35, 48879 Artzentales
Telefonoa +34 673 681 504
Posta elektronikoa info@irenegoikolea.es

Webgune hau Irene Goikolea Uriarteren jabetzakoa da, eta helburu du erabiltzaileei informazioa ematea Irene Goikolea Uriartek bideratutako tailer eta topaketei buruz, webgunearen erabilera-baldintzei buruz, jabetza intelektualari buruz, erantzukizunaren mugari buruz, kontratazio elektronikoaren baldintzei buruz eta prezio eta zerga aplikagarriei buruz.

Mesedez, irakurri arretaz honako informazio hau webgune hau erabili aurretik, haren erabilera honako erabilera-baldintza hauen mende baitago:

  • I. Webgunearen eduki osoa Irene Goikolea Uriarteren titulartasuneko jabetza industrial eta intelektualaren eskubideek babesten dute.
  • II. Webgune hauetan jasotako informazioa erreproduzitzea, kopiatzea, erabiltzea, banatzea, merkaturatzea, publikoki komunikatzea edo harekin beste edozein jarduera egitea, Irene Goikolea Uriarteren berariazko baimenik gabe, indarrean dagoen legeriak zigortutako arau-haustea da.
  • III. Debekatuta dago webgune hauetan jasotako informazioa, osorik edo zati batean, erreproduzitzea, kopiatzea, erabiltzea, banatzea, merkaturatzea, publikoki komunikatzea edo harekin beste edozein jarduera egitea, markaren jabea den Irene Goikolea Uriarteren berariazko baimenik gabe.
  • IV. Orri hauetan agertzen diren izena eta logotipoa marka komertzial erregistratuak dira, Irene Goikolea Uriarteren jabetzakoak.
  • V. Webgunearen domeinu-izena Irene Goikolea Uriarteren jabetzakoa da, eta ezin da erabili bereak ez diren beste produktu edo zerbitzu batzuekin lotuta, erabiltzaileen artean nahasmena sor badezakete edo haren irudiari kalte egin badiezaiokete.
  • VI. Irene Goikolea Uriartek ez du bere gain hartzen orri hauetan azaldutako edukien erabilera okerretik erator daitekeen inolako erantzukizunik, eta eskubidea du edozein unetan edukiak eguneratzeko, ezabatzeko, mugak ezartzeko edo haietarako sarbidea murrizteko, aldi baterako edo behin betiko.
  • VII. Irene Goikolea Uriarte ez da erantzule izango birus informatikoekin kutsatutako ordenagailuak erabiltzeagatik gerta litezkeen segurtasun-akatsengatik, ezta nabigatzailearen funtzionamendu okerretik edo haren bertsio eguneratu gabeak erabiltzetik erator litezkeen ondorioengatik ere.
  • VIII. Irene Goikolea Uriartek eskubidea du, edozein unetan eta aldez aurretik abisatu beharrik gabe, bere webgunean jasotako informazioan aldaketak eta eguneraketak egiteko, baita haren konfigurazioan edo aurkezpenean ere.
  • IX. Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzu batzuk erabiltzeko, erabiltzaileek zenbait datu pertsonal eman behar dituzte. Horregatik, Irene Goikolea Uriartek konpromisoa hartzen du datu horien konfidentzialtasuna errespetatzeko, 2016/679 (EB) DBEO Erregelamendua eta abenduaren 5eko 3/2018 DBLODEB Lege Organikoa aplikatuz, baita uztailaren 11ko 34/2002 Legea ere, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, komunikazio komertzialak bidaltzeari dagokionez. (Ikusi pribatutasun-politika).
  • X. Erabiltzaileak jakin badaki, eta borondatez onartzen du, webgunerako sarbidea zein haren edukietako edozeinen erabilera bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean egiten dela. Legeen, trafikoaren usadioen eta baldintza hauen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta webgunearen titularraren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzeagatik sor litezkeen kalte-galerengatik.
  • XI. Webgune hau erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta Espainiako legeriak ezarritako baldintza guztiak onartzea dakar; webguneari buruzko edozein auzi, erreklamazio edo eztabaidatarako, Bilboko Auzitegien jurisdikzioaren mende geratzen da.