Irene Goikolea

Irene Goikoleak 25 urte daramatza kontzientziaren arloan lan egiten eta garapen pertsonalaren taldeak bideratzen.

Bere ibilbidean zehar pertsonaren integrazio- eta eraldatze-lana garatu du, ikuskera ezberdinez aberastuta, hala nola tradizio xamanikoa, ekialdeko filosofia, yogaren diziplina eta psikologia sakona, bere euskal sustraien asabengandiko ondarearen jakinduria ahaztu gabe.

Halaber, bat eginean dabil paradigma kolektibo berri baten alde ari diren mugimendu garaikideekin; paradigma horretan, “gu”aren kultura nagusi zaio “ni”arenari.

Femeninoa denaren iratzartzeak kontzientzia kolektiboaren garapenean duen eragina ikusita, iratzartze horren alde hartutako konpromisoak Amalurra proiektuaren gauzatzea inspiratu zion; proiektu hori hiru asmodun komunitatek1 osatzen dute, Euskal Herrian, Andaluzian eta Katalunian. Askotariko kulturekin izan dituen harremanek ikuspegia zabaltzen lagundu diote, eta aniztasunaren aldeko konpromisoa irmotu.

Irenek Psikologia sakoneko masterra du, eta horri Santa Barbarako (Kalifornia) Pacifica Graduate Institute-ko doktoradutza ikasketak gehitu dizkio. Besteak beste, honako diziplina hauetan ere trebatu da: Familia konstelazioak eta Familia konstelazio berriak Bert Hellinger-ekin, Erritual Sistemikoak Daan Van Kampenhout-ekin, Xamanismoa Michael Harner-ekin, Hakomi-a, Integral Coaching-a, Yoga eta Programazio Neurolinguistikoa.


1 Builders of the dawn: Community lifestyles in a changing world obraren egile diren C. McLaughlin eta G. Davidson-en arabera, asmodun komunitatea helburu amankomun baten inguruan bildu diren pertsona talde batek osatzen du, elkar laguntzeko eta batasun zentzu bat sortzeko konpromisoan. Era horretako komunitateek uztartu ditzakete garaiko aurrerapen teknologikoak eta gure sustrai tribalen balioak, eta baita besteekiko pertenentzia- eta hurbilpen-sentimendua ere. Komunitate asmodunen helburuak anitzak izan daitezke, hasi baliabideak partekatzetik, segi familiara zuzendutako auzoak sortzera eta ekologikoki iraunkorrak diren bizimoduak (ekoaldeak) praktikatzeraino. Asmodun komunitate askoren oinarria, izan, elkarrekin bizi eta partekatzea da, kultura mendebaldarrean hautematen den norberekeria ez bezala.