Uzta arrakastatsuak bildu baldin baditugu eta lortu dugun guztia lortuta ere, gizakiak gara. Eta gizaki izateak dakar hainbatetan balantza egitea, segurtasun-eza sentitzea eta duda-mudatan ibiltzea, gure gaitasunei, lehentasunei, ideiei, planei eta helburuei dagokienez. Kontua da gorabehera horiek bizitza-molde bihurtzen direla eta haietan geratzen garela, ez aurrera ez atzera.

Eta hortxe, hain zuzen, Integral Coaching™ diziplinak ekarpen handia egin dezake. Coaching diziplina gure bizitzetan eraldaketak lortzeari lotzen zaio, berdin da non gauden, une arrakastatsuan egon edo porrotaldi itzelean, egun berrituari begiak zabaltzeko zailtasunak janda edo munduari kosk egiteko prest egonda ere.

Integral Coaching™ diziplinak gure eguneroko bizitzan izateko era osasungarriagoak ikasteko laguntza eskaintzen digu, oso lan eraldatzailea aplikatuta, erabateko eta osoko aldaketa eta funtsezko garapena dakartzana.

Coaching programa baten helburua da gu nor garen eta nor garela uste izaten dugunaren jaiotza eta heriotza, izan gaitezkeena gainditu eta barne hartuta. Lan horren asmoa da sufrimendua arintzea, eta era berean gure garapen osasungarriari bidea eskaintzea, gizaki gisa dituzten gaitasun bakarrak indartzen saiatuta, haien buruen goragoko bertsio baten bila.


Coaching personal integral

Zer da Integral Coaching™?

"Integral" hitzak guztia barne hartzen duena, osoa, osatua, esan nahi du. Horrenbestez, ICC (Integral Coaching Canada) eskolaren arabera, Integral Coaching ® diziplina coachingaren aldagai osoa, osatua eta integratuari dagokio. Beste ikuspuntu batzuk partzialak dira eta, beraz, ez dira iraunkorrak. Hala ere, ikuspuntu integral batek denboran irauten duen aldakuntza dakar, coaching-kontratu baten iraupenaz haratago.

Gehiago irakurri.

Integral Coaching™ motak globalki ezaguna den Teoria Integralean oinarritzen diren marko eta garapen hastapenak barne hartzen ditu.

Teoria integralak ezagutzaren giza-diziplina nagusien ideia garrantzitsuenak bilbatzen ditu, izadiaren eta gizartearen zientziak, arteak eta humanitateak barne hartuta. Hain zuzen ere izaera hartzaile horrengatik erabiltzen dute teoria integrala 35etik gora eremu akademiko eta profesionalek: artea, osasuna, antolakuntzaren kudeaketa, ekologia, ekonomia, psikoterapia, zuzenbidea edo feminismoa. Gainera, teoria integrala Integral Life Practice (Bizitzarako Praktika Integrala) izeneko eraldaketako eta integrazio pertsonaleko ikuspuntua garatzeko erabili izan da.

Bizitzarako Praktika Integralaren esparruak bidea eskaintzen die pertsonei norberaren alderdi anitzak sistematikoki aztertu eta garatzeko: esaterako, gorputz fisikoa, adimen emozionala, ezagutzaren kontzientzia, pertsonen arteko harremanak eta jakinduria espirituala. Teoria integralak sistematikoki hartzen du barne errealitatearen alderdi handiagoa, eta irtenbideak ebaluatu eta bilatzeko bestelako edozein ikuspuntuk baino sakonago lotzen du errealitate hori. Teoria horrek indar handia du XXI. mendeko arazorik larrienak arrakastaz aztertzeko, dauden ikuspuntu eta azterketa- eta ekintza-diziplina guztiak antolatzen dituelako, eta horrela bide ematen dio praktikatzaileari tresna, teknika eta ezagutza nagusienak aukeratzeko. ICC (Integral Coaching Canada) eskola bakarra da Ken Wilber Institutu Integralak bermatua, eta Teoria Integrala haien programen oinarri eta gida gisa zorroztasun akademiko eta erabilgarritasun praktikoko maila handiarekin aplikatu duen bakarra ere bai.

Nola funtzionatzen du metodoak?

Integral Coaching™ metodoak edozein coaching-gai baten azpian arakatzen uzten du, bezeroak orain arte nola bideratu izan duen ikusteko. Integral Coaching™ eskolak laguntza eskaintzen dio bezeroari aspaldiko urtetatik errotutako sineskeria eta ereduak identifikatzen eta era eraginkorragoan lantzen. Era berean, lagun egiten dio norabide berrietan mugitzeko gaitasuna garatu bitartean. Izaera “zaharra” eta ezagunari forma ematen dieten sinesmenek eragiten duten tirakada laxatu egiten da izaera horren gainean kontzienteago lan egin ahala, eta bide berriak sortzen dira lan egiten jarraitzeko.

Gehiago irakurri.

Esparru bietan (iraganaren ereduan oinarritutako izaera eta etorkizunean oinarritutako nahi izaten diren emaitzak) sutsu lan eginez gero, oso denbora laburrean inoiz ez bezalako emaitzak lortzen dira. Metodo horren oinarriak subjektu-objektu teoriaren hastapenak dira, giza-garapenari dagokionez. Haien burua agerian eta objektiboki ikusi ahal izateko moduan lan egiten denean bezeroekin, bezero horiek gai dira izaera osasungarriago, produktiboago, erabateko asegarriago eta irekiagoetara errotik eta azkar itzultzeko. Bezeroak mugiezinak ziruditen eredu zaharkituak aldatzeko gaitasuna garatzera iristen dira).

Nola jakingo dut programa baterako prest ote nagoen?

Integral Coaching™ eskolaren aukera zure prozesuaren urrats gisa kontuan hartzea ez da hasiera txarra. Hurrengo urratsa izango da aldiro Skype bitartez izango ditugun saioetarako denbora erreserbatzea. Garrantzi handikoa da baita ere egunero ariketa batzuk egitea, aldaketa iraunkorrak gauzatzen laguntzeko. Coaching prozesuan gogotsu parte hartzea emaitza pozgarria lortzen lagunduko duen osagaia da. Zure denbora eta konpromisoa coaching programa batean inbertitzea erabakitzen duzunean, handik lortzen diren ustekabeko eragin positiboak inguruan dituzunengan ere azaltzen dira.

Nola hasten da programa bat?

Lehenengo elkartzea ordubeteko saio bat da, eta han aztertuko ditugu zure beharrak eta itxaropenak eta zehaztuko dugu coaching profesionaleko programa hasteko une ona ote den. Programa hasteko konpromisoa merkataritza-kontratu batekin burutuko da. Kontratu horren bitartez eskatutako coaching zerbitzuak berretsi egingo dira eta konpromisoa hartzen duzu erabakitako saioetara joateko.

Nola garatzen da programa bat?

Integral Coaching™ programa coachek (entrenatzaileak edo bideratzaileak) eta bezeroak elkarrekin eraikitzen dute. Horri esker programak hobeto betetzen ditu bezero bakoitzaren beharkizun pertsonal edo profesionalak. Programa bakoitza egokitu egiten da, bezeroari aldaketa iraunkorrak egiten uzteko. Saioak giro segurua sortzen duen konfiantzazko gunean egiten dira. Coachek (entrenatzaile edo bideratzaileak) eta bezeroak isilpekotasuneko hitzarmena izenpetzen dute, babespekotasuneko klausulak elkarri aitortzen dizkietela.