circulo hecho con personas

Informazioa

  • Uztailaren 10etik 14ra
  • Lilleoru, Estonia

Aurten, Europako Eko-auzoen urteko Biltzarra Lilleorun, Estonian, izango da, uztailaren 10etik 14ra, “Komunitate kontzienteen jakinduria” goiburupean. Jardunaldi hau handiena da munduan, bertan elkartzen baitira eko-auzoak, komunitate jasangarriak, eta, mundu jasangarriago baterantz trantsizioa elkarrekin egiten parte hartu nahi duen edonork.

Biltzarrak elkartuko ditu jasangarritasuneko adituak, profesionalak eta mundu osoko komunitate-bisionarioak. Lilleoru komunitate antolatzailearen helburua da komunitate kontzienteen jakinduria elkarrekin harreman esanguratsuak lantzeko eta konponbide praktikoak sortzeko aprobetxatzea, gure baitan, gure komunitateetan eta mundu osoan aldaketa kontzientea bultzatu ahal izateko.

Honako hauek eskainiko ditu biltzarrak:

  • Aurkezpenak, hitzaldiak, batera eginiko sortze-saioak, eta 60tik gora tailer praktiko
  • Eko-auzoetarako teknologia jasangarrien erakusketa
  • Hainbat eko-auzo ezagutzeko aukera
  • Dantza, yoga eta meditazioa
  • Zeremoniak eta abestiak
  • Estoniako independentziaren 100. urteurrena ospatzeko programa berezia

Parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen: gen2018.ee