Lerrokatzea

LERROKATZEA

Lerrokatzea Irenek diseinatu duen tresna bat da, lan pertsonalizatuaren ildo gisa norberak sakontzea erabaki duen egoera edo alorrari begirada kontzientea jartzeko.

Lerrokatzeak lagundu egiten du gorputza, burua eta bihotza (ekintza, pentsamendua eta sentimendua) batera jartzen, eta ahalbidetu geure bizitzako funtsezko kontuei (segurtasuna, maitasuna, sexualitatea, kide izatea, espiritualitatea, etab.) erantzuteko baldintzatzen gaituzten oharkabeko oroimen, irudi, sinesmen eta jarrera emozionalak identifikatzea.

Lerrokatzea, azken batean, bide bat da gelditasunera garamatzaten eta bizitzaren jario natural eta harmoniatsua blokeatzen duten edukiak geure borondatez eraldatzeko, horrela norberaren garapen integrala nahiz ahalduntzea sustatuz.