“Zeure buruarekin harreman osansutsua sortzeak
dena eraldatuko du zeure eta bion munduan”

2016. urteko egitaraua osatzen duten 5 lantegietan zehar elkarrekin egingo dugun barne bidaiarekin konpromisua hartzea apustua egitea da, hazteko, garatzeko eta nor beraren bertsio osoagoa eta libreagoa lortzeko apustua. Bidaia honen asmoa bihotzaren muinera iristea da: guztiok garen eta partekatzen dugun ezaugarri jatorra, azken finean Maitasunaren bibrazioa dena.

Egiaztatu izan dudanez, orohar, halako bibraziotik urruti bizi gara, ez maitasuna sentitzen ez dugulako, baizik eta geure sentsazio propioak, askotan minatik hurbil daudenak, errealitate bakar gisa sumatzen ditugulako. Horregatik, bihotzerako bidaia hau hastera gonbidatzen zaitut, geure indar betean eta, izan, izateko arrazoia bizi ahal izateko.

Abiapuntua bakoitza dagoen unea edo egoera da. Hortik abiatuta, kistatutako patroiak edo sineskeriak aztertuko ditugu, gure bizipenak mugatu eta definitu egiten dituztenak, askotan kaskarrak direnak, horiek integratu eta gainditzeko, izaera-eredu berri, jatorragoa eta askatuago baterantz.

Helburu horri heltzeko, aldaketa erraztuko duten lau ikusmolde sartuko dira: alderdi inkontzienteak kontziente eginda, berariazko ekintza esanguratsuak ezarrita ohitura berriak sortzeko (lerrokatzea), beste lagunekin batera elkarri eraginda, eta parte hartzen duen sistemetan (familia,lana, lagunak, eta abar) nor bere rola hobetzea.


Bidaia

Urte osoan zehar beste bidaiari batzuk lagunduta ibiltzeko diseinatu da. Hainbat etapak eta naturan egiteko bakarraldiak osatzen dute bidaia. Konpromisua da arrakastarako osagairik funtsezkoena. Horregatik, bidaia hasi baino lehen, galdeiozu zure buruari nora iritsi nahi duzun eta ea prest zauden bideko bihurguneak ez saihestera.

Bidaiari bakoitza bere helmugara eramango duten ibilbide pertsonalak oraindik marraztuta ez dagoen mapa batean zirriborratuta daude, zeren eta ibilbidea bakarra baita bakoitzarentzat. Ohi ez bezalako ibilbideak dira, ibili gabekoak, ibili ahala definituko direnak, bihotzaren betiko benetako taupadek bermatuta.

Bidaia bizia da, desegokiak, barregarriak edo desatseginak iritsitako eta bizitzan zehar bazterrean utzitako edo ukatutako zure buruaren hainbat alderdiri begiratzeko eta harrera egiteko ausardia eta adorea eskatzen duen bidaia da. Horregatik da ezinbestekoa beste bidaiariekin egiten den harremana, horiek baitira zure ispilu, horiek islatzen dute zugan egiazkoa eta ederra dena eta baita sanazioa eta osaketa behar dituzten eduki inkontzienteak.

Talde-testuinguru horrek zabaltzea errazten du, eta pertsonen arteko lotura-maila sakonagoa bideratzen du, baita jatortasuna, maitasuna, intimitatea, gogoberotasuna, jakinmina, sormena eta sendakuntza: norberarengandik haratago hedatzen diren balioak.

Ibilbidean zehar eguneroko bizitzan erabili ahal izango dituzun tresnak eskuratuko dituzu, zeure bihotzarekin duzun loturari eusteko.
ANIMA ZAITEZ BIDAIA HONETAN PARTE HARTZEN!

IBILBIDEA

Etapa edo lantegi bakoitza arketipo baten inguruan garatzen da, lan egitera eta inguruko munduan oihartzuna eta adierazbidea duten alderdi indibidualaz kontzientzia hartzera gonbidatzen duen irudi gisa. Arketipo bakoitzaren itzalean ere sakontzen da.


1. NEGUKO LANTEGIA | Otsailaren 13 eta 14

AURKITU ZURE GAITASUN PERTSONALA

Lehenengo lantegiak Gerlariaren edo Liderraren arketipoan sakontzen du. Kultura indigenetan jabetza-prozesu banakoa irudi horren adierazpenari lotzen zaio. Gerlaria gidatzen duen abiaburua da agerikoa izatea eta agerian egotea aukeratzea.

EDUKIAK

  • Lidergoaren gaitasunera iratzartzea.
  • Aniztasuna estimatzea, bai nor beraren barnean baita besteenean ere.
  • Hitzaren eta ekintzaren arteko koherentzia garatzea.
  • Gure ekintzek sortzen duten erantzukizun pertsonala finkatzea.

2. UDABERRIKO LANTEGIA | Apirilaren 23 eta 24

SENDATU ZURE BIHOTZA

Bigarren lantegiak Sendatzailearen arketipoa sakontzen du. Sendatzaileak maitasuna eta errukia ditu gidari. Arketipo honen asmoa bakoitzak duen sendatzeko gaitasuna agerraraztea da.

EDUKIAK

  • Pentsamenduak sentimenduen agerpen gisa entzutea.
  • Komunikazio gardena eta zintzoa lantzea.
  • Sufrimenduaren eta memoria traumatikoen erroetan barneratzea integratu ahal izateko.
  • Onarpena lantzea bihotzaren errukira iritsi ahal izateko.

3. UDAKO LANTEGIA | Ekainaren 25 eta 26

EMAN ZENTZUA ZURE EKINTZEI

Hirugarren lantegia Ameslariaren arketipoari lotzen zaio. Ameslariaren bideari jarraitzeak egia ikusgai egiten utziko digu. Ameslaria gidatzen duen abiaburua da errurik eta epairik gabe egia esatea. Ameslariaren arketipoak geure bizitza-asmoa ez ahaztuta uzteko gogorazten digu. Barneko ameslaria adierazteak, beste hainbat alderdiren artean, asmo sortzailea eta bakoitzaren bizitza ezagutu eta komunikatzea dakar.

EDUKIAK

  • Ekin zeure egiazko izatetik.
  • Bizitzaren aurrean agertu zeure dohai, gaitasun eta baliabideak.
  • Dena delakoaren onarpena lantzea.
  • Sentimenduak diren bezalakoxeak identifikatu eta komunikatzea.
  • Proiekzioa, errua eta aurreiritziak jasotzea.

4. BAKARRALDIA NATURAN | Uztailaren 24tik 29ra

Bakarraldia naturan 4 egun bakarrik pasatzeko aukera da. Izadiarekin dugun lotura eskura dugun tresnarik integratzaileena eta sendagarriena da. Kontzientzia iratzartzeko lan batean, naturan egiten den bakarraldiak eragindakoa handiagotu egiten da; kanpoaldeko mundua desagertu egiten da eta natura ispilu bihurtzen da, non zeure burua begiratu eta entzun egin baitezakezu.

Bakarraldia aukera ezin hobea da gorputza, burua eta emozioak berritzeko eta onbideratzeko, amore eman eta mugimendu handiko bizitzatik eta beharrik ez den errutinatik atseden hartzeko.

Bakardade horretan zerbait berria sor liteke, irudi bat edo ulertzeko modu bat ere, oso lagungarri izan dakiguna nork bere buruarekin, hurkoarekin eta komunitatearekin daukan harremana berritzeko.

5. UDAZKENEKO LANTEGIA | Irailak 24 eta 25

ARGITU BIZITZA

Laugarren lantegiak Maisuaren arketipoa sakontzen du. Maisuaren arketipoak jakinduriaren giza-baliabidera iristen uzten gaitu. Maisuaren gida emaitza onartzea da, emaitzera atxikita egon gabe. Maisua jakituriaren jabe da eta atxikimendu-ezatik konfiantza izaten erakusten du.

EDUKIAK

  • Konfiantza praktikatzea.
  • Argitasuna, bereizkuntza eta atxikimendu-eza bezalako gaitasunak garatzea.
  • Sentikortasunaren indarra iratzartzea.
  • Arbasoen presentzia onartu eta ohoratzea.

6. INTEGRATZEKO ETA OSATZEKO LANTEGIA | Azaroaren 26 eta 27

Azken txanpan, aurreko etapetan bizi izandako guztia finkatuko dugu, dena integratzeko eta osatzeko modura. Ekitaldi honetan geure burua maitatzeko eta “Gutasun” alderako bidaia berri baten hastapenak ikasteko ere gertuago gaude.

EDUKIAK

  • “Gutarren eremura” lotutako harreman bidezko gaitasunean sakontzea.
  • Hurkoarengan ezagutu eta onartzea ukatu edo baztertu dituzun alderdiak.
  • Zure “Ni”a osatzen duten pertsonaia guztiak integratzea.
  • Zure ahalmen osoa eta zeu izateko askatasuna identifikatu eta onartzea.

PROGRAMAREN HELBURUAK

  • Makaldu eta zeure buruaren jabekuntza kentzen dizkizuten sintoma fisikoak, psikologikoak eta emozionalak ulertzea.
  • Aukera berriez betetako barneko espazio ezezagunak esploratzea.
  • Zeure alderdi baztertuenez jabetza hartzea, horiek osatu eta indar sortzaile bihurtzeko.
  • Zure harreman-gaitasunak zabaltzea zure inguruan eta gaurko gizartean modu sortzaileagoan parte hartzeko.

TRESNAK

  • Bilgune biribila edo zirkulua, talde-kontzientziaren adierazpide gisa.
  • Harremanezko konstelazioak.
  • Gorputz-dinamika askea eta gidatua.
  • Meditazioa.
  • Erritu sistemikoak eta erritu xamanikoak.

TALDEEN ARTEKO LANA LANTEGI BATETIK BESTERA

Lantegi batetik bestera doan denboran elkarrekin batuko gara Skype bitartez, prozesua laguntzeko barne-laneko eta garapen pertsonaleko ikuspegitik, beti bidaia honetako asmoari eutsita: bihotzaren muinera itzultzea.

BIDERATZAILEA

Irene GoikoleaIrene Goikoleak 20 urte luze dihardu hazkunde pertsonaleko eta kontzientzia iratzartzeko taldeak bideratzen eta artatzen.

Irenek bultzatzen duen eraldaketa kontzientearen lana nor garen gaineko ideia zaharkitu eta mugatuez haratago doa. Berotasunez, sakontasunez eta zorroztasunez bultzatzen gaitu atxikitako ahalmena, jakinduria eta errukia bilatzera, horiek behar ditugulako iratzarri eta orekatu, geure ingurunean eta gaurko gizartean eragin positiboa izateko.

Lantegietan barne-behaketako gunea sortzen du emozioak desblokeatzeko eta ukatutako sentimenduetara sarbidea izateko. Erronka pertsonalei eta pertsonen artekoei aurre egiten ere erakusten du, ikuspegi psikoespirituala erabilita.

Irenek Ni eta Gu osotasun bateko zati gisa osatzen duen lidergo transpertsonala eta taldearena bultzatzen ditu, osotasun hori sendatzeko eta pertsona errealizatzeko, eta, beraz, komunitatea eta kolektiboa ere. Irenek inpiratu du Amalurra egitasmoa, komunitatean bizitzeko Europako esperientzia aintzindarietako bat, garapen pertsonaleko grina konpartituak eraginda.

PRESTAKUNTZA: Santa Barbarako (Kalifornia) Pacifica Graduate Instituten Psikologia sakonean doktoretza. Familia Konstelazioetan prestakuntza, Erritu Sistemikoak, Txamanismoa, Coaching eta PNL, Hakomi, yoga eta Reiki, beste hainbat diziplinaren artean. Argibide gehiago nahi izanez gero: www.irenegoikolea.es

LEKUKOTASUNAK

"Zirrara handia egin dit nola dakien Irenek bazterrik izkutuenetan modu seguru eta maitokorrean gidatzen. Ulertu egin dut nola eragiten didaten bizitzan ezagutzen ez nituen nire alderdiek, beldurren, aurreiritzien edo tabuen bitartez. Horiek ikusten, aurkitzen eta pixkanaka onartzen ikasten jardun dut lantegi hauetan. Konturatu naiz alderdi horiek onartzeak neure burua onartzea ekarri duela, eta horrek lagundu egin didala ni neu hobeto agertzen, seguruago sentitzen, indartsuagoa, eta nire bizitza eta inguruabarrak gozatzen, inori errua bota gabe eta inork ezer konponduko didala espero gabe.”
Rakel G. (Bartzelona) -Erizaina-

“Nahiz eta nire harremanetan, nire bikotekidearekin eta nire seme-alabekin une zailak bizitzen ari naizen, lantegi honetatik esperantza, onarpena eta garrantzizkoena dena daramatzat: bizitzeko gogoa. Eskerrak erakutsi nahi ditut batez ere aurrera jarraitzeko aukerarengatik.”
Patricia T. (Nafarroa) -Arkitektoa-

“Harrituta nago lantegian bizitzeko gai izan naizen zirraren sakontasunarengatik. Sentitu egiten dut nola ari naizen osatzen, ezagutzen ez nituen nire alderdiak aurkitzen ditudanean, eta egian esan, uste baino gustukoagoa dut nire burua. Onartu beharra dut nire autoestimua hobetu egin dela.”
Ander J. (Errenderia) -Funtzionarioa-

“Egia esan, ez nekien zertara nentorren Ireneren lantegira lehen aldiz iritsi nintzenean. Lagun batek aholkatu zidan eta konfiantza izan nion. Harritu egin ninduen lehen unetik, ez zuelako ematen ezarritako gidoirik zegoenik, eta hala ere, dena jario errazean zebilen. Hitz bakoitza, ariketa bakoitza, lantegiko une bakoitza nire gorputzean grabatzen ari ziren. Jolas parkeko batean igota egotea bezalakoa zen, zirrarak gora eta behera zebiltzatela, ez kanpoko ez axolagabe sentitu barik. Esperienzia azalezina eta oso gomendagarria izan da. Nik ezagutzen dudan beste edozein ikastaro, lantegi edo terapiatik oso ezberdina."
Mari Mar L.- (Donostia) -Gozogilea eta blogaria-

“Ireneren lantegi guztietan egon nintzen iaz, eta niretzat, horren aurretik eta hortik aurrera banatzen da bizitza. Ez dut esan nahi orain guztia ondo dijoakidala eta inolako arazorik ez daukadanik. Hala ere, partekatu nahi dut orain baliabide gehiago dudala erabakiak hartzeko edo egoera gatazkatsuei aurre egiteko orduan, baita neure okerrak onartzeko orduan ere. Zorioneko gizakiago sentitzen naiz, nire akatsekin eta inorenekin ez hain epaile eta erruki handiagokoa. Prest nago sakontzen jarraitzeko, jakin ere badakidalako oraindik barnerako bide luzea dudala egiteko.”
Idoia A. (Bilbao) –Dendako saltzailea-

“Ireneren lantegietan hasi nintzen nire prestakuntza osatzeko, kirol entrenatzaile gisa. Bazegoen prestaketaren alderdi bat emozioekin lotutakoa, eta nik horretan sakondu nahi nuen. Egia esan, uste dut bete-betean asmatu nuela. Ez dakit beste metodo askorik ba ote dagoen, emozioen munduan modu seguruan eta sendoan hain sakon ibili ahal izateko. Ikastaro osoa egina dut eta hurrengorako ere izena emango dut, lantegi bakoitzak nire burua hobeto ezagutzea eskaintzen didalako.”
Alex D.(Granada) -Kirol entrenatzailea-

“Ondo sentitzen naiz lantegi bakoitzean Irenek sortzen duen espazio seguru eta babestuan. Parte hartzaile bakoitzaren emozio-egoera emetasunez, errukiaz eta maisutasunez hartzen du berak. Uste dut nire barnean aztertzeko era leuna eta gidatu horrek nire burua irekitzen laguntzen didala, egoera traumatikoei lotuta egon litezkeen emozio edo gogorapenekin harremanetan jartzeko beldurrik gabe.”
Isabel R. (Gasteiz) –Irakaslea–

INFORMAZIOA

Lantegietarako ordutegia:
Larunbatetan 10:00etatik 20:00etara
Igandean 7:30etik 8:30era eta 10:00etatik 14:00etara

Bakarraldia naturan:
Uztailaren 24an goizeko 10:00etan hasiko da (prestaketa eguna)
24tik 28ra – Bakarraldia naturan:
Uztailaren 28 eta 29 (amaiera – 14:30) – Integrazioa

IZENA EMATEKO

Loratze zentroaT 944 233 207 / curso@loratze.es
Amalurra hotelaT 946 109 540

PREZIOA

PROGRAMA OSOA:
5 lantegi eta bakarraldia - 1550€
Aurrez aurretik ordainduta: 1450€

Lantegi bakarra: 200€
Bakarraldia naturan: 550€
Ostatua eta bazkariak ez daude sartuta.

TOKIA

Amalurra Hotela 946109540 tfnoa
La Reneja auzoa, 35, Artzentales, Bizkaia