Informazioa

  • Abuztuaren 17, 18 eta 19
  • Amalurra, (Barrio La Reneja 35C, Artzentales, Bizkaia)
  • +34 673 68 15 04 // info@irenegoikolea.org

Benetan kontzienteki, itzarrik eta aske bizi nahi badugu, ezinbesteko izango zaigu baztertu eta ukatu dugun guztia, alegia, geure itzala, aurrean jarri eta osatzen ikastea. Adierazpiderik aurkitu ez eta integratu gabe geratu diren nortasuneko alderdiek osatzen dute itzala. Horretxegatik, itzalak, minduta, baztertuta edo oztopatuta geratutako alderdi garrantzitsu bat gorde ohi du. Itzalak inkontzienteki jarduten du “hurkoarengan” egiten den proiekzioaren bitartez (inorengan ikustea norberarena dena).

Gure itzala osatu eta jasotzea ezinbesteko urratsa da norberaren burua ezagutzeko, eta horrek eragiten du geure burua eta hurkoarena onartzea, geure buruan baztertu egiten dugunaren ispilu gisa. Kontua da baztertutako alderdi horietan dagoen indarra aurkitzea, horrela, indar hori bizitzaren alde berreskuratzeko.

Tailer honek baztertutako alderdiez jabetzeko gonbidapena egiten du, alderdi horiek kontzienteki hartu eta haien ezaugarriak erabiltzeko, jabekuntzarako eta gure identitate egiazkoenera iritsi ahal izateko tresna gisa. Gainera, norberaren itzalarekin egiten den lanak lagundu egiten du itzal kolektibo edo kulturalaren alderdiak asimilatzen.

Tailer hau lagungarria da, ondoren egingo den naturako bakarraldia egin nahi duenarentzat.

Zertarako Zure itzalaz jabetu?

  • Bizitasuna berreskuratzeko. Energia gehiegi gastatzen dugu gustatzen ez zaiguna edo ezagutzen ez duguna ezkutatzen saiatzen, baina besteengan proiektatzen dugu (beste batzuengan argi ikusten dugu gugan ikusi ezin duguna, eta horren aurrean erreakzionatzen dugu).
  • Zati horiek ezagutzen ditugunean askatzen den energiaz betetzeko. Horrela, gure potentziala garatzeko eta gure ametsak gauzatzeko erabil dezakegu.
  • Gure argia ikusteko. Itzalari begiratzen ez diogunean, ezin dugu gure argirik handiena ere ikusi. Itzalaren atzean geure buruaren nolakotasun ezezagun, boteretsu eta esentzialak daude.
  • Kontzienteki erantzuteko, oharkabean erreakzionatu beharrean.
  • Elkar hobeto ezagutzeko, geure burua onartzeko eta bestea geure buruarengandik baztertzen dugunaren ispilu gisa onartzeko.

Itzalean dagoen energia eta bizi-indarra aprobetxatzean, alkimista, barrutik urrea sortzen dutenak, bihurtzen gara ahalduntzerantz eta osotasunerantz aurrera egiñez, garen GUZTIA besarkatzeko gai garenean gertatzen dena.

 

Tailerrean, txamana-lanetik, prozesu-lanetik edo erritual sistemikoetatik eratorritako ariketa praktikoak erabiliko ditugu, barne-eraldaketako bidaia iraultzaile bati ekiteko asmoz, gure iluntasun liluragarrian berandutzen den argia aurkitzeko.

 

Tailer honetan, zer ikasiko duzu?

Zeure itzalaz jabetu, begiratu eta eutsi.

Zure burua babesten inbertitzen duzun energia-erreserba askatzea, zure harremanak eta zure osasun fisiko, mental eta emozionala hobetzen erabiltzeko.

• Iraganean errotutako dinamika errepikakorretatik ateratzea, etorkizunari buruzko ikuspegi sortzaileago batera irekitzeko.

• Zure alde iluna besarkatzea beldurrik gabe eta onarpen errukiorrarekin, zugandik gehien baztertzen dituzun alderdietan itxita dagoen potentziala eskuratzeko.

 

Tailerra 4 eguneko erretiroan parte hartu nahi duenarentzako prestaketa ere bada.

 

INFORMAZIO OROKORRA

Ordutegia

  • - Abuztuaren 17, asteazkena: 17:00 - 20:00h
  • - Abuztuaren 18, osteguna: 10:00-20:00h
  • - Abuztuaren 19, ostirala: 10:00-14:00h 

 

Prezioa: 220€

IZEN EMATEA

Zure izen-ematea formalizatzeko, urrats hauek jarraitu behar dituzu:

1. Bete formulario hau: https://forms.gle/T8YTnUcEPCi6zpkx9

2. Tailerraren zenbatekoarekin banku-sarrera egitea (220 €). Aurreko formularioaren bidez izena eman ondoren, transferentzia egiteko bankuko datuak jasoko dituzu e-mailez.