Informazioa

  • Amalurra, (Barrio La Reneja 35C, Artzentales, Bizkaia)
  • Tel. +34 673681504
Bularreko minbizi baten ondorios, nire buruari berriro lotzeko denboraldia pasatu ondoren, berriz ekin diot benetan asko gustatzen zaidan jarduerari: barne-lanerako guneak zabaltzea, barnea aztertu eta eraldatzeko. Horretarako lehenengo lantegi bat proposatzen dizuet, sarrera emango diona orain diseinatzen ari naizen eta 2023an argitara ekarri nahi dudan hazkunde pertsonaleko programa berriari.
 
Lantegi honetan, igarotze aldi global hau pasatzeko behar ditugun giltzarriak lantzera animatzen zaituztet, ezinbestez zeharkatu behar ditugulako baldin eta egiatan nahi badugu bizitza osoago eta arduratsuagoa, Lurrean daukagun zereginari lotuta. 
 
Gure bizitzako aldi handi bat eraldaketa eta igarotze edo trantsizio prozesua besterik ez da: pertsona batek bere bizialdian zehar igarotzen duen egoera aldaketa (emozionala, fisikoa, mentala eta espirituala), eboluzionatu eta hazteko beharrezkoa dena. Horretarako, funtsezkoa da ideia zaharrei, paradigma zaharrei eta jarrera zaharrei agur egitea, eta garena iratzartzea, gure izatasuna eta dohainak berreskuratzea, gure buruen bertsio berri bat eratzeko, garapen eta hazkundearen ildotik. 
 
Trantsizioa ez da prozesu mentala. Sakontasunerako bidean bizi dugun esperientziari lotzen zaio. Horregatik, zentsu horretan lan egiteko, lehen lantegian geure sakontasunera hurbilduko gatzaizkio, bertan dagoenari beldurra kentzeko asmotan, eta gutako bakoitzak geure hazkunderako gaur behar duguna eraldatu ahal izateko, eta hori guztia modu iraunkorrean eta ongizate eta zaintzako gune batean. Laburbilduz, lantegiko gunea aprobetxatuko dugu gutako bakoitzarengan “gaur” bizirik dagoenarekin harremanetan jartzeko eta benetan garena besarkatu ahal izateko, dagoena dagoen hori, edozer izanda ere, onartzen dugun neurrian. 
 
Prestaketa gisa, honako galdera hauen inguruan gogoeta egitera animatzen zaitut: 
 
Nola sentitzen naiz gaur, hemen eta orain?
Nola pentsatzen dut? Zein da nire pentsamendu nagusia?
Argi al daukat nora noan?
Ba al dakit zer nahi dudan?
Nola daude nire hurbileko harremanak?
Nolakoa da nire eguneroko bizitza?
Indar nahikorik al daukat eguneroko bizimoduari gogoz ekiteko?
Bizitzaren jarioan dihardut?
Zer harreman daukat gatazkarekin?
Nonbaiteko kide sentitzen naiz?
 
Sakontasunerako bidea elkarrekin egiteko proposamen hau kilikagarria egingo zaizulakoan, aurki elkar ikustea espero dut. 
 
NOIZ: maiatzaren 20ko (ostirala) 17:00etatik maiatzaren 22ko (igandea) 14:00etara.
 
NON: Amalurrako Ekizuri aretoan (La Reneja auzoa, 35C, Artzentales, Bizkaia)
 
PREZIOA: 220€
 
 

Formulario honekin, erreserbatu tailerrean duzun plaza, baina horrek ez du esan nahi ez ostaturik ez jatordurik erreserbatuko duzunik. Ostatua eta janaria erreserbatzeko Amalurra Hotelarekin harremanetan jarri behar duzu zuzenean. Mesedez, egin erreserba lehenbailehen.

Eskerrik asko

Tfno: 946 109 540 // amalurra@amalurra.com

Tailerreko parte-hartzaileentzako deskontu berezia ( % 30eko deskontua):

Ostatuaren prezioak deskontua aplikatuta:

  • Hotelean logela bikoitza : 49 €
  • Hotelean logela  bikoitza, erabilera indibiduala : 42 €
  • Apartamentuan logela bikoitza : 49 €
  • Apartamentuan erabilera indibidualeko logela : 42 €
  • Bordaren prezioa pertsonako (4 pertsona bordako): 24,50 €

 

Amalurra Hotelera deitu behar da ostatu eta mantenu erreserba baieztatzeko (+34) 946 109 540 // amalurra@amalurra.com // www.amalurra.com.

 
 
 
Datozen ekitaldiak: 
 
Udako lantegia: abuztuaren 17tik 19ra
Naturan egiteko bakarraldia: abuztuaren 19tik 24ra