Comunidad Amalurra

Comunidad Amalurra

AMALURRA KOMUNITATEA

(1993 - 2020. urtearen hasieran)

Amalurra asmodun komunitateen proiektu bat da, 100 pertsona inguruk osatua, heldu, gazte zein haur.

Ekimena Euskal Herrian sortu zen, 90ko hamarkadan, antzinako balioak –“gu”aren kontzeptua “ni”aren aldean, elkartasuna, anaitasuna– berreskuratzeko ametsa gauzatu asmoz. Proiektua Irene Goikoleak inspiratu eta sortu zuen, eta bera arduratu izan da hasiera-hasieratik, pertsona eta taldea garatzeko prozesuak bideratzeko lanari emanik.

Amalurrak, gaur egun, hiru komunitate biltzen ditu, hain zuzen, Artzentales (Bizkaia), Caparacena (Granada) eta Can Casesen (Bartzelona) kokatuak. Horietako komunitate bakoitzak berezko ezaugarriak ditu, alabaina zerizan bera dute balio, helburu eta dinamikei dagokienez, guztiek ere norberaren eta taldearen hazkuntza bultzatzen baitute kontzientzia global batera iratzartze aldera.


Artzentales, Euskal Herria

Artzentales, Euskal Herria

Amalurra Artzentales, Bizkaian, barne-laneko prozesuaren ondorio da, gure mugetatik haratago jarduteko erabakia hartu izanaren ondorioa. Gure helburua zen bizitza gizatiarragoa egiteko balioak praktikan jartzea, eta horretarako oinarria pertsonen arteko harremanen eta lan-helburu partekatuen bidezko lankidetza zen, elkarrekiko laguntza eta gatazken irtenbidea sustatuta.

Ikus web or.

Caparacena, Andaluzia

Caparacena, Andaluzia

Komunitate hau bere bulkadan izandako pasioari eta konfiantzari esker jaio zen. Baliabideen mugetatik haratago, lur lehorra emankorra egin eta edertasun osoa erakusten du, horrela frogatuta egiatan nahi izateak uste izaten dugun baino askoz ere urrutiago eramaten gaituela. Talde honek gogo handiz bizi izan zuen bere arima kolektiboko oroipenetan taupaka diharduen komunitate ametsari forma emateko aukera, herri horrek sinesmen eta kulturak modu armoniatsuan batu baitzituen.

Can Cases, Catalunya

Can Cases, Catalunya

Amalurra komunitatea, Can Casesen, Catalunyan, muinean, aniztasunera zabaltzeko ate gisa sortu zen, mugimendu kosmopolitara zabaltzeko asmoarekin. Ezbeharraren aurrean tinkotasunez eustea da komunitate honen baliorik handiena. Komunitate hau gauzatze lehenengo fasean dago oraindik.