
Arima berreskuratzea
Xamanismo tailer aurreratua
Arima berreskuratzea
Arima berreskuratzea bizitzarekiko, zure buruarekiko eta munduarekiko maitasun-ekintza bat da
Tradizio xamanikoen arabera, esperientzia biziak —traumak, galerak, istripuak edo emozionalki gainezka egiten duten egoerak— igarotzen ditugunean, gure bizi-energiaren zati bat aldi baterako ken daiteke, babes-mekanismo gisa. Prozesu horrek esperientziatik bizirik ateratzeko aukera ematen dio pertsonari, baina hutsaren, bizitasun faltaren edo barne deskonexioaren sentsazioa ere utz dezake.
Lan xamanikoaren ikuspegitik, arima berreskuratzea gure bizi-energiatik urrun geratu diren zati horiek aurkitzea da, berreskuratzea eta eremu energetikoan eta psikean berriro integratzea erraztea. Energia-zati horiek itzultzean, bizi-indarra, barne-argitasuna eta betetasun-zentzua berrezarttzen laguntzen da.
Tailer esperientzial honetan, arima berreskuratzeko praktikak egiten ikasiko dugu, bai guretzat, bai beste pertsona batentzat, eta, horretarako, mundu espiritualera bidaiatzeko gaitasuna garatuko dugu, energia zati horiek aurkitzeko eta pertsonaren eremu energetikora itzultzen laguntzeko.
Datak: 2026ko abenduak 12 eta 13
Ordutegia: zapatua 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:30etara igandea 9:00etatik 15:00etara
Tokia: Amalurra. Artzentales (Bizkaia)
Prezioa: 250€.
Ostatuaren tarifak eta aukerak eta erretiroaren agenda izena emateko prozesuan zehazten dira, erregistroa amaitu baino lehen.
HEMEN HASTENDA ZURE bidaia!
ALDEZ AURREKO BALDINTZA
Xamanismorako Hastapen Tailerra egin izana: “Praktika xamanikoen bidez zure sakontasunean murgilduz”
BEHAR DIREN MATERIALAK:
-
Arropa erosoa
-
Galtzerdi beroak
-
Begiak estaltzeko zapia
-
Boligrafo bat eta libreta bat zure bidaiak erregistratzeko/span>
NORK GIDATUKO ZAITU?
Irene Goikoleak 1989an ekin zion bere bide xamanikoari, Pueblo tribuarekin Mexiko Berrian. 1992an Cuzcoko 10. Pachacutec-en parte hartu zuen. Aurrerago, tradizio indoamerikar ezberdinetako xamanek irakatsi zioten.
Daan van Kanpenhout-ekin eta Michael Harner-en Ikasketa Xamanikoen Fundazioarekin erritual sistemikoetan trebatu zen.


Erretiroaren agenda eredua
Larunbata
10:00–14:30: goizeko saioa eta praktika, kaferako geldiunearekin.
14:30–16:30: bazkaria eta atsedena.
16:30–20:00: arratsaldeko saioa, kaferako geldiunearekin.
20:30: afaria eta atsedena.
Igandea
08:00–09:00: gosaria.
09:00–14:30: goizeko saioa eta praktika, kaferako geldiunearekin.
15:00: bazkaria eta agurra.

Tailer hau zuretzat da, baldin eta ezagutu nahi baduzu:
- Zer den arima ikuspegi xamanikotik
- Nola eta zergatik gerta daitekeen bizi-energiaren galera
- Arima galeraren seinaleak
- Arima galtzearen ondorio energetiko eta emozionalak
- Arima berreskuratzeko prestakuntza-praktikak
- Nola berreskuratu arima zatiak