Saioak, banakakoak nahiz taldean

Saioa gune segur bat da non Irenek, enpatiaz eta zehaztasunez, bezeroari laguntzen dion bere mundu psikikoa miatu eta sakontzen. Horretarako, kontuan hartzen ditu eguneroko bizitzan agertzen diren sintomak, ametsak eta bestelako seinaleak, informazio baliotsua eskaintzen dute-eta inkontzientean diren edukiak kontziente bilakatzeko.

Saio baten xedea zera da, norbanakoaren alderdi baztertuez ohartzea, horiek berreskuratze eta horietaz jabetze aldera, hala nola sormenerako, osasunerako eta bizitza oparo baterako ahalmena berrezartzeko.

Saioak presentziazkoak eta online dira.

Saio bakoitza hazkunde pertsonaleko prozesu bat irekitzeko diseinatuta dago, eta bezeroaren bizitza kalitatea osatzen duten sinesmen-jarrerak aurkitu eta eraldatzea du helburu prozesu horrek. Horretarako, ezinbestekoa da bezero hori, barnealdean gertatzen denaren aurrean, bertan iratzarrik egotea epairik egin gabe. Han zer gertatzen den behatu eta osorik sentitu da egin beharrekoa, nor bere bizitzaren aldi berean aktore eta lekuko izango balitz bezala.

Bertakotuta eta iratzarrita egoteak aktibatzen du nor beraren eta, oraingoei nahiz iraganekoei dagozkien inguruabarren gaineko kontzientzia. Horrez gain, aukera ematen du, nor garen erabakitzen duten sinesmenak, sentimenduak eta irudiak aztertzeko.

Hazkunde pertsonaleko beste edozein lanetan bezala, gure nortasunean deseroso, mingarri eta onartezin egiten zaizkigun zatiak aurki ditzakegu saio batean. Konpromisoarekin uztartuta lan egin ahala, saioek estrategiak sendotzen dituzte, zati horiek azaleratzean nola erantzuten dugun haien aurrean ikusteko, zati horiek sortu zituzten sinesmenak aurkitzeko eta, azkenik, gure betiko jokabide-ereduak aldatzeko eta horien ordez beste atsegingarriagoak ezartzeko.

Honako errealitatea du oinarri lan honek: nork bere bizitzaren gertaerak kudeatzeko era aldatuz gero, gertaera horien kalitatea ere alda daiteke. Horrexegatik saio bakoitzean Irenek bezeroaren hurreko esperientziak ditu abiapuntu, eta hala gidatzen du bezeroa, haren sentsazio, irudi edo zirrara baten azpian zer dagoen aurkitzeko.