Informazioa

  • Itzalari Buruzko Onlineko Tailerra: Uztailaren 1 eta 2 (2020)
  • Online
  • +34 673 68 15 04 // info@irenegoikolea.org

Itzalari Buruzko Onlineko Tailerra

Benetan kontzienteki, itzarrik eta aske bizi nahi badugu, ezinbesteko izango zaigu baztertu eta ukatu dugun guztia, alegia, geure itzala, aurrean jarri eta osatzen ikastea. Adierazpiderik aurkitu ez eta integratu gabe geratu diren nortasuneko alderdiek osatzen dute itzala. Horretxegatik, itzalak, minduta, baztertuta edo oztopatuta geratutako alderdi garrantzitsu bat gorde ohi du. Itzalak inkontzienteki jarduten du “hurkoarengan” egiten den proiekzioaren bitartez (inorengan ikustea norberarena dena). Gure itzala osatu eta jasotzea ezinbesteko urratsa da norberaren burua ezagutzeko, eta horrek eragiten du geure burua eta hurkoarena onartzea, geure buruan baztertu egiten dugunaren ispilu gisa. Kontua da baztertutako alderdi horietan dagoen indarra aurkitzea, horrela, indar hori bizitzaren alde berreskuratzeko.

Tailer honek baztertutako alderdiez jabetzeko gonbidapena egiten du, alderdi horiek kontzienteki hartu eta haien ezaugarriak erabiltzeko, jabekuntzarako eta gure identitate egiazkoenera iritsi ahal izateko tresna gisa. Gainera, norberaren itzalarekin egiten den lanak lagundu egiten du itzal kolektibo edo kulturalaren alderdiak asimilatzen.

Tailer hau lagungarria da, ondoren egingo den naturako bakarraldia egin nahi duenarentzat.

Hauxe ikasiko duzu tailer honetan:​

    -  Zeure itzalaz jabetzen, hari begiratzen eta eusten.
    -  Zeure buruan gehien baztertzen dituzun alderdiek gordetzen duten indarrera iristen.
    -  Zeure burua babesten erabiltzen duzun energia askatzen, eta zure harremanak eta osasun fisikoa, mentala eta emozionala hobetzen erabiltzen.
    -  Iraganean errotutako dinamika errepikakorretik ateratzen, etorkizunaren inguruko ikuspegi sortzaileagora irekitzeko.

 

INFORMAZIOA:

"Itzalaz jabetzen" tailerraren ordutegia: Abuztuaren 1: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00 - Abuztuaren 2: 8:00 - 14:00

PREZIOA: 200€

 

IZENEMATEAK :

 

1. Zure izena eman: bete ezazu honako orria

2. Egin diru-sarrera banketxean honako kontu hauetako batean.