Hitzaren bilgune edo Kontseilua

Hitzaren bilgune edo Kontseilua

Hitzaren bilgunea praktika soil bat da, bihotzetik sortzen den eta buruaren kontrolaz aske den hitzaren ahalmenari lotzeko erabiltzen dena. Praktika honek, duen helburuaren arabera garatzeko, oinarrizko lau asmo errespetatu behar ditu: bihotzez hitz egin, bihotzez entzun, hitz laburrekoak izan eta berezkotasunez aritu.

Helburu komun baten inguruan burutzen diren bilgune horietan eremu energetiko indartsu bat sortzen da, "gu-aren eremua", non erraza baita esperimentatzea elkarrekiko zabaltzea; zabaltze horretan, sentiberatasunera irits gaitezke, baita goragoko mailako erlazio, lotura, benetakotasun, maitasun, intimitate, gogoberotasun, jakingura zein sormenera ere.

Eremu horretatik sustatzen duen mugimenduari eusteaz arduratzen da Irene, bide emanez une bakoitzean erakutsia izan nahi duenari, soilik aurrez ezarritako ekintza-plan terapeutikoaz iristea zaila den sakontasunetara ailegatzearren.

Erritualak

Erritualak

Erritualek inkontzientea kontzientziarekin lotzen dute sinbolikoki, gorputza erabiliz bitarteko modura. Zeremonia bidez gorputza kontuan hartzeak lagundu egiten du buruak gorputzetik bereizteko duen joerari aurre egiten. Honela, arima azalera daiteke kontzientzia eta esanahia erantsiz.

Irenek erritua berreskuratu du sarbide edo iniziazio gisa erabiltzeko, bai geure buruei bai inguruneari dagokienez egiten dugun bilakaerari lotutako eraldaketen aurrean.

Familia edo harremanei buruzko konstelazioak

Familia edo harremanei buruzko konstelazioak

“Maitasuna orden baten barruan hazten eta loratzen da”.

Bert Hellinger

Harremanei buruzko konstelazioek gorputz-sentsazioak hartzen dituzte kontuan, hor baitira pilaturik belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren memoria traumatikoak. Baldin memoria horiek ez badira entzunak izaten, joera errepikakorrak sortzen dira familia baten dinamikan, eta joera horiek sufrimendua dakarte.

Harremanei buruzko konstelazioek, beste arlo batzuen artean, belaunaldi arteko traumari heltzen diote, prozesatua izan dadin eta bertan gorderik den maitasunaren berezko jarioa askatu dadin, eta, ondorioz, harreman osasuntsuagoak garatu daitezen, duintasunean, errespetuan eta pertenentzia-sentimendu sakon batean oinarrituak direnak.