“Ikusi ahal izango duzu argi, zeure bihotzean begiratzen duzunean adi. Kanpora dagoena adi, ametsetan dagi. Barrura dagoena adi, da iratzarri.” C. G. Jung

Gaur egun urruti bizi gara geure barnealde sakonenean dagoen jatorrizko identitatetik. Askotan lozorrotuta egoten gara, harantzago joaten ausartzen ez garen muga batzuen barruan, eta ziurtasunik gabe, geldikor, eta larri bizi gara, gure bizitzari zentsua eta betetasun psikologiko eta afektiboa ekartzen dizkioten zuztarrekin lotura galdu dugulako. Nola iritsi bila ari garen erantzun guztiak dauzkan mundu ezezagun horretara?

Sei tailerrek eta naturan egiteko bakarraldi batek osatzen duten programa honek gure egiazko identitatea bizi den inkontzientearen eremuan esploratzeko mapa bat eskainiko dizu, eta identitate hori guztiz garatzeko tresnak ere emango dizkizu. Hala, bizitzaren bultzada sortzaileak adierazpidea aurkituko du, gure bizitza oztopatzen duten alderdi negatiboen gainetik (desadostasun afektiboak, familiakoak, lanekoak, ekonomikoak...).


El viaje

Ibilbidea

Programaren diseinuak erritmo bati eustea ahalbidetzen du, tailer bakoitzaren eta gero naturan egiten den bakarraldiaren bitartez azaltzen diren edukiak osatu eta haietan sakondu ahal izateko. Horrenbestez, ibilbide horretan zehar eraldaketa prozesu agerikoa esperimenta daiteke, bideratzaileak lagunduta eta gainbegiratuta.


1. NEGUKO TAILERRA | otsailak 4-5

LIDERGORAKO HASTAPENAK

Lehenengo lantegia gerlari edo liderraren arketipoari lotzen zaio. Kultura indigenetan jabetza-prozesu banakoa irudi horren adierazpenari lotzen zaio. Agerikoa izatea eta agerian egotea aukeratzea dira gerlariaren gida eta abiaburu.

EDUKIAK

  • Buruzagitzaren gaitasuna piztea.
  • Aniztasuna estimatzea, bai norberaren barnean baita besteenean ere.
  • Hitzaren eta ekintzaren arteko koherentzia garatzea.
  • Gure ekintzek sortzen duten erantzukizun pertsonala finkatzea.

2. UDABERRIKO TAILERRA | apirilak 1-2

BIHOTZAREN FREKUENTZIAREKIN BAT

Bigarren tailerra sendatzailearen arketipoari lotzen zaio. Bihotza eta esanahia duenari arreta jartzea da sendatzailearen gida, modu horretan maitasunaren eta errukiaren indar sendatzaile eta banakakoa pizteko.

EDUKIAK

  • Pentsamenduak sentimenduen agerpen gisa entzutea.
  • Sufrimenduaren eta memoria traumatikoen erroetan barneratzea, horiek integratu ahal izateko.
  • Onarpena eta esker ona lantzea errukiaren giza baliabidera iritsi ahal izateko.

3. UDAKO LANTEGIA | ekainak 17-18

ASMOAREN INDARRA

Hirugarren tailerra bisionarioaren arketipoari lotzen zaio. Bisionarioa gidatzen duen abiaburua da errurik eta epairik gabe egia esatea. Bisionarioaren arketipoak gure bizitzaren asmoa ez ahazteko gogorarazten digu. Barneko bisionarioa adierazteak asmo sortzailea eta bakoitzaren bizitza ezagutu eta komunikatzea dakartza, beste hainbat alderdiren artean.

EDUKIAK

  • Geure egiazko izatetik ekitea.
  • Gure dohain, gaitasun eta baliabideei berriro lotzea.
  • Dena delakoaren onarpena lantzea.
  • Komunikazio gardena eta zintzoa lantzea.
  • Proiekzioa, errua eta aurreiritziak jasotzea.

4. Sombra eta geziak lantegia | uztailak 22-23

ITZALA NORBERARENGANATZEN

Adierazpiderik ez emateagatik integratu gabe geratu diren gure nortasunaren alderdiak hartzen ditu itzalak. Horregatik gorde ohi ditu minduta, baztertuta edo blokeatuta geratutako bizi-zatiak. "Hurkoarengan” egiten den proiekzioaren (inorengan ikustea norberarena dena) bitartez jarduten du inkontzieteki itzalak. Lantegi honek gonbit egiten digu baztertutako alderdiez jabetzeko, horiek kontzienteki hartzeko eta, horrela, itzalaren beraren kualitateak erabili ahal izateko, jabetasuna har dezagun eta gure identitate egiazkoenara iritsi gaitezen. Nork bere itzalarekin lan egiteak, gainera, lagundu egiten du itzal kolektibo edo kulturalaren zatiez jabetzeko.

Tailerrak prestaketa eskaintzen dio haren segidan naturan bakarraldia egin nahi duenari.

EDUKIAK

  • Norberaren itzalaz jabetzea edo kontzientzia hartzea.
  • Gure itzalari begiratzen, onartzen eta integratzen ikastea.
  • Gure itzalari datxekion indarra modu kontzientean integratzea.
  • Itzalak gordetzen duen ahalmena aurkitzea.

5. Erretiro | Bakarraldia uztailaren 23tik 27ra + integrazioaldia uztailaren 27tik 28ra

BAKARRALDIA NATURAN

Izadiarekin dugun lotura da eskura dugun tresnarik bateragarriena eta sendagarriena. Kontzientzia pizteko lan batean, naturan egiten den bakarraldiak eragindakoa handiagotu egiten da; kanpoaldeko mundua desagertu egiten da eta natura ispilu bihurtzen da, bertan zeure burua begiratu eta entzun egiteko.

Bakarraldia burua baretzeko denbora da, eta egiaztatu ahal izateko nola natura gune segurua den, guztiak hartzen gaituena, eta, laguntza eskaintzen diguna gure desiorik sakonenez hitz egiten digun ahots txiki horri lotzeko.

Horrexegatik, munduko zaratatik urruti, naturan lau egunetan bakarrik egoteak gure izaeraren maila sakonagoetara, pertsonaren proiekzioetatik haratago iristeko aukera eskaintzen du. Espazio horretan auki dezakegu zein den gure norabidea edo bizitza-asmo jatorra.

6. UDAZKENEKO TAILERRA | URRIAK 7-8

ATXIKITASUN-EZAK DUEN INDAR ERALDATZAILEA

Laugarren tailerra maisuaren arketipoaren inguruan garatzen da. Maisua jakituriaren jabe da eta atxikimendu-ezatik konfiantza izaten erakusten du. Maisuaren gida emaitza onartzea da, emaitzera atxikita egon gabe.

EDUKIAK

  • Konfiantza praktikatzea.
  • Argitasuna, bereizkuntza eta atxikimendu-eza garatzea.
  • Arbasoen presentzia aitortu eta ohoratzea, jakinduria eta atxikimendu-ezaren iturri gisa.

7. URTEKO INTEGRAZIO-TAILERRA | ABENDUAK 8-9

SENTIMENTU BAZTERTUENEN EREMUA AZTERTZEN

Urteko ibilbidea prestaketa besterik ez da izan, geure ongizate-zonatik atera eta gure mugetara ohitzeko. Azken tailerrean, beste behin ere, amorrua, beldurra, tristura eta poztasunak osatzen duten eta baztertzen ditugun oinarrizko sentimenduetara eramaten gaituzten emozio horiek landuko ditugu. Tailer honetako asmoa da ukatutako sentimenduen indarra kontzienteki aplikatzea, geure bizitzetan erabateko eraldaketa eragiteko.

Tailerrean ikasiko dugu argia itzalean aurkitzen, indarra sentiberatasunean, jakinduria eta sormena beldurrean, sortzeko eta burutzeko gaitasuna amorruan, komunikatzeko eta errukirako gaitasuna tristuran eta heldutasuna poztasunean.

EDUKIAK

  • Nork bere buruan sentimendu bakoitzaren sentsazioak eta agerpen fisikoak ezagutzen ikastea.
  • Geure sentimenduen indarra emaitza arduratsuak lortzeko erabiltzea.
  • Hurkoak sentitzen duena norberak ere sentitzen ikastea, hurkoarekin izan litekeen komunikazio eta intimitate maila aberasteko.

TAILERRAK

Tailerraren gune seguru eta babestuan Irenek harreman-eremuarekin bat eginda egiten du lana, halaxe izendatzen baita elkarrekin sortzen den eremu hori. Ageriko alderdiek eta emozioen prozesu inkontzienteek osatzen dute eremua, eta gizabanakoarengatik haratago iristen da. Horregatik, tailer batean parte-hartzaile bakoitza leiho bat bihurtzen da, eta han agertzen dira bai banakako edukiak baita taldekoak ere bai, guztiak ere gizakiei eragiten dizkieten eguneko gaiei estu lotuta. Tailer batek gai horietaz jabetzeko aukera zabaltzen du, gai horiek eraldatu eta kultura piztuago eta iraunkorragoan parte hartzen duten gizabanako gisa ibiltzeko.

Azaltzen diren gai pertsonaletatik abiatuta taldeko edukiak lantzen dira eta horrek pertsonari laguntza eskaintzen dio sakontasun maila ezberdinetan sartzeko, iraganaren esperientzien inguruan gogoeta egiteko, eta hazkunde pertsonal propioa oztopatzen duten alderdiak agerian uzteko, etorkizuneko aukeren aurrean irekita egoteko.

Gure barrunbeetan sartzen garenean, “bestelako hori” aurkitzen dugu, gure ispilu propioa, eta muinera iristen garenean, osotasun baten zati gisa bizi izaten dugu bizitza. Maila horiek aztertu eta osatzeak osotasuna eta askatasuna eskaintzen dizkigu. Gizabanakoaren eta taldekoaren arteko lotura horrek bihurtzen ditu tailer hauek osatzeko (sendatzeko) bizipen-laborategi, hain zuzen ere banakako eta taldekako memoriak osatzeko, sendatzeko.

Tailerren diseinuan sartzen da hainbat arketiporekin jardutea, arketipo horiek gizaki guztiok partekatzen ditugun ezaugarri eta kualitate pertsonalak dituztelako. Honelaxe izendatzen zituen Jungek: arketipoak jasotako eta berezko egiturak dira, gure inkontzientearen eremuan bizi direnak. Egitura horiek zerbait ikasteko patroi gisa baliatu izan dira gizadiaren historian zehar, geure buruen goragoko bertsio bat bihurtzeko behar dugun ezaguera bilatu ahal izateko, hain zuzen ere.

Tailer bakoitzaren arketipoak honako hauek dira: gerlaria, sendatzailea, bisionarioa, itzala eta maisua. Angeles Arrien antropologo ezagunak garatu zuen arketipo horietako batzuk izadiarekin, urtaroekin, lau elementuekin eta arbasoekin duten harremana, eta haien ezaugarri funtsezkoak, indar-tresnak eta alderdi ilunak.

Arketipo horiek deituz gero, haien kualitate eta itzala modu organikoan eta bizipen-eran azaltzen dira tailer hauetan, parte-hartzaileen bizitza-esperientziara lotuta, eta horrek prozesu iraunkorra osatzen du urteko ibilbidean zehar. Horri esker, tailer bakoitza esperientzia bakarra da parte-hartzaile bakoitzarentzat, eta prozesatu eta osatu beharra izaten duten giza-gaietarako edukiontzi eraldatzaile ere bada, modu horretan gatazken konponketa eta ongizate osoari laguntzen dieten ulermen berriei bide emateko.

Lan-metodoa

Tailerrean zehar zabaltzen diren prozesuak bideratzen ditu Irene Goikoleak, eta arreta berezia eskaintzen die seinale, sinkronia, amets, sentimendu eta esperientzia somatikoen bitartez azaltzen diren dinamika inkontzienteei. Alderdi horiek gure neurri sakoneneko informazio handia eskaintzen baitute. Hala ere, mehatxagarri sumatzen ditugunez, baztertu eta alde batera uzten ditugu. Baina horrek ez dio eragozten haiek era inkontzientean jardunean jarrai dezaten, eta hala gure harremanen, osasunaren edo hazkunde pertsonalaren kalitatea erabakitzen dute.

Mindfulness edo arreta osoaren (kontzientearen) praktikaren bitartez Irenek parte-hartzaileei haien egoeraren errealitatea ezagutzen laguntzen die eta dagoenaren ukapenetik ateratzen (asegabetasuna, gaixotasuna, pobrezia, haserrea, mina, anbizioa...). Horixe da eraldaketa eta askatasunerantz bidea egiteko lehen urratsa. Hurrengo urratsa izango da errealitate hori onartzea, bertan dagoen dena hartzeko. Gero, kontua da gure gorputzaren, sentimenduen eta buruaren sakontasunean aztertzea.

Tailerren dinamikan azaltzen diren sintomak eta gorputz-sentipenak osatzen dute kontzientzia eraldatuaren egoerarako atea, eta handik ekar daiteke informazioa banakako edo taldekako eremuari buruz, ezaguera, ulermena eta erruki handiagoak eskuratu eta garatu ahal izateko. Gorputzaren sentipenak aztertzean sentimenduen sailkapen zabal baten barnean sartzen gara, horiek ere ezagunak eta onartuak izateko beharra baitute.

Azkenik, burua aztertzeko atea zabalduz gero, egitura itxiko mugapean gauzkaten gure aurreiritzi, epai, pentsamendu edo sineskeriekin harremanetan jarriko gara. Baina horiek hurretik behatuz gero ez gaituzte kontrolatzen ezta askatasuna mugatzen ere.

TRESNAK

  • Hitzaren bilgunea
  • Arreta osoa (Mindfulness)
  • Harremanezko konstelazioak
  • Gorputz-dinamika askea eta gidatua.
  • Erritu sistemikoak
  • Komunikazio gardena

HELBURUAK

  • Desoreka fisiko, psikologiko eta emozionalek gordetzen duten informazio sendagarria agerian jartzea.
  • Gure nortasunean negatibotzat jotzen ditugun alderdien kontzientzia hartzea, horiek osotu eta indar sortzaile bihurtzeko
  • Pertsonen arteko eta harremanetarako gaitasunak garatzea, bizitzaren alor guztietan (bikotea, familia, lana…) modu arduratsuan eta lankidetzan parte hartzeko.
  • Gure osasunari eta oreka emozionalari eragiten dizkieten familia-egoera baztertu eta konpondu gabeei aurre egitea, ikuspegi sistemiko eta belaunaldietan zeharrekotik
  • Iraganaren etengabeko errepikapenetik (behe mailako drama) ateratzea, etorkizunaren aukera anitzi lotzeko eta hurkoarekin lotura handiagoarekin bizitzeko.

BIDERATZAILEA

Irene Goikolea Irene Goikolea, bideratzailea, trebatzaile (coach) integrala eta psikologia sakonean doktorea; 25 urte luze daramatza kontzientzia pizteko lanetan, garapen eta hazkunde pertsonaleko prozesu banakoak eta taldekoak bideratzen. Egindako ibilbidean zehar, eboluzio kontzientearen lana sustatu du, nor garen galderari buruzko ideia baldintzatuetatik haratago joanda, eta lan horrek Ireneren euskal erroen antzinako ondarearen jakinduria barne hartzen duen metodologia eklektikoan oinarri hartzen du.
Berotasunez, sakontasunez eta zorroztasunez bultzatzen gaitu atxikitako ahalmena, jakinduria eta errukia bilatzera, horiek behar ditugulako iratzarri eta orekatu, geure ingurunean eta gaurko gizartean eragin positiboa izateko.

Irenek inspiratu du Amalurra egitasmoa, hain zuzen, Europako komunitate finkatuenen artean gaur egun erreferentea dena.

PRESTAKUNTZA: Santa Barbarako (Kalifornia) Pacifica Graduate Instituten Psikologia sakonean doktoretza. Prestakuntza, honako diziplina hauetan: familia konstelazioak, sistema-errituak, xamanismoa, Integral Coaching‎®‎, PNL, Hakomi, prozesuetako lana. Halaber, yoga eta Reiki diziplinetan ere, besteak beste, jaso du prestakuntza. Informazio gehiago lortzeko: www.irenegoikolea.es/eus/irene-goikolea

LEKUKOTASUNAK

“Zirrara handia egin dit ikusteak nola dakien Irenek bazterrik ezkutuenetan modu seguru eta maitagarrian gidatzen. Ulertu egin dut nola eragiten didaten bizitzan ezagutzen ez nituen nire alderdiek, beldurren, aurreiritzien edo tabuen bitartez. Horiek ikusten, aurkitzen eta pixkanaka onartzen ikasten jardun dut lantegi hauetan. Konturatu naiz alderdi horiek onartzeak neure burua onartzea ekarri duela, eta horrek lagundu egin didala ni neu hobeto agertzen, seguruago sentitzen, indartsuagoa, eta nire bizitza eta inguruabarrak gozatzen, inori errua bota gabe eta inork ezer konponduko didala espero gabe.”
Rakel G. (Bartzelona) – Erizaina-

“Nahiz eta nire harremanetan, nire bikotekidearekin eta nire seme-alabekin une zailak bizitzen ari naizen, lantegi honetatik esperantza, onarpena eta garrantzizkoena dena daramatzat: bizitzeko gogoa. Esker ona erakutsi nahi dut batez ere aurrera jarraitzeko aukerarengatik.”
Patricia T. (Nafarroa) – Arkitektoa-

“Harrituta nago lantegian bizitzeko gai izan naizen zirraren sakontasunarengatik. Sentitu egiten dut nola ari naizen osatzen, ezagutzen ez nituen nire alderdiak aurkitzen ditudanean, eta egian esan, uste baino gustukoagoa dut nire burua. Onartu beharra dut nire autoestimua hobetu egin dela”.
Ander J. (Errenteria) – Funtzionarioa-

“Egia esan, ez nekien zertara nentorren Ireneren lantegira lehen aldiz iritsi nintzenean. Lagun batek aholkatu zidan eta konfiantza izan nion. Harritu egin ninduen lehen unetik, ez zuelako ematen ezarritako gidoirik zegoenik, eta hala ere, dena jario errazean zebilen. Hitz bakoitza, ariketa bakoitza, lantegiko une bakoitza nire gorputzean grabatzen ari ziren. Jolas parkeko batean igota egotea bezalakoa zen, zirrarak gora eta behera zerabiltzatela, ez kanpoko ez axolagabe sentitu barik. Esperientzia azalezina eta oso gomendagarria izan da. Nik ezagutzen dudan beste edozein ikastaro, lantegi edo terapiatik oso ezberdina”.
Mari Mar L.- (Donostia) – Gozogilea eta blogaria-

“Ireneren lantegi guztietan egon nintzen iaz, eta niretzat, horren aurretik eta hortik aurrera banatzen da bizitza. Ez dut esan nahi orain guztia ondo doakidala eta inolako arazorik ez daukadanik. Hala ere, partekatu nahi dut orain baliabide gehiago dudala erabakiak hartzeko edo egoera gatazkatsuei aurre egiteko orduan, baita neure okerrak onartzeko orduan ere. Zorioneko gizatiarrago sentitzen naiz, nire akatsekin eta inorenekin ez hain epaile eta erruki handiagokoa. Prest nago sakontzen jarraitzeko, jakin ere badakidalako oraindik barnerako bide luzea dudala egiteko”.
Idoia A. (Bilbo) – Dendako saltzailea-

“Ireneren lantegietan hasi nintzen nire prestakuntza osatzeko, kirol entrenatzaile gisa. Bazegoen prestaketaren alderdi bat emozioei lotutakoa, eta nik horretan sakondu nahi nuen. Egia esan, uste dut bete-betean asmatu nuela. Ez dakit beste metodo askorik ba ote dagoen, emozioen munduan modu seguruan eta sendoan hain sakon ibili ahal izateko. Ikastaro osoa egina dut eta hurrengorako ere izena emango dut, lantegi bakoitzak nire burua hobeto ezagutzea eskaintzen didalako.”.
Alex D.(Granada) - Kirol entrenatzailea-

“Ondo sentitzen naiz lantegi bakoitzean Irenek sortzen duen espazio seguru eta babestuan. Parte hartzaile bakoitzaren emozio-egoera emetasunez, errukiaz eta maisutasunez hartzen du berak. Uste dut nire barnean aztertzeko era leuna eta gidatu horrek nire burua irekitzen laguntzen didala, egoera traumatikoei lotuta egon litezkeen emozio edo gogorapenekin harremanetan jartzeko beldurrik gabe”.
Isabel R. (Gasteiz) – Irakaslea

INFORMAZIOA

Tailerretarako ordutegia:
Larunbatean 10:00etatik 20:00etara
Igandean 7:30etik 8:30era eta 10:00etatik 14:00etara

Naturan bakarraldia eta integrazioa:
Hasiera: igandean 17:00etan - ostiralean 14:30ean

IZEN

Info 673 681 504 // info@irenegoikolea.es
FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN

PREZIOA

URTEKO PROGRAMA (6 tailer eta bakarraldia):

  • 1600€ (aurreordainketa)
  • 1250€ (ikasleak)

TAILER SOLTEA: 200€
“Itzala norberarenganatzen” TAILERRA + BAKARRALDIA eta integrazioa: 700€

Egonaldia: 13 ‎€ gaua // 10 € bazkaria / 10 € afaria / 4 € gosaria
(precios exclusivos para las personas inscritas al taller)

Argibide gehiago nahi izanez gero:
673 681 504 info@irenegoikolea.es www.irenegoikolea.es

TOKIA

Amalurra hotela 946 109 540
La Reneja auzoa, 35, Artzentales, Bizkaia.
www.amalurra.com